Irudi geometrikoen jokoa.

Ikus irudiak hemen klikatuz eta imprimatu
edo hartu matematikak lantzen CM1, 156 orrialdean.

1 - Bi eskoletako haur bakotxak itxura bat hautatu behar du,
itxura deskribatu eta deskribapena idatziz igorri ,
mail bat bitartez bertze eskolako haur bati.
Kasu, deskribapenean ez daiteke erran zein den itxuraren letra
ez eta ere zer itxura mota den. ( adibidez ez daiteke erran karratua, hirukia edo zirkulua dela ).
Eta erakasleak ez du zuzenketarik edo laguntza haundiegirik ekarri behar.
 
2 - Bakotxak mezua errezebitu eta zer itxura den atxeman behar du eta erantzun bat bidali.
 
3 - Lehen idazleak baieztatu edo ezeztatu behar du erantzuna.
 
Deskribapen adibide bat :
- Nere itxura poligonoa da, lau alde ditu.
- Alde guziak luzera berekoak dira, bainan ez du angelu zuzenik
Edo :
- Ene itxurak Lau alde ditu
- Ez du angelu zuzenik
- Bi aldek neurri bera dute, eta bertze bi aldeak paraleloak dira

Ongi josta!